Warning: Declaration of gtrans::widget($args) should be compatible with WP_Widget::widget($args, $instance) in /homepages/22/d443440369/htdocs/wp-content/plugins/gtrans/gtrans.php on line 263

Warning: Declaration of GTranslate::widget($args) should be compatible with WP_Widget::widget($args, $instance) in /homepages/22/d443440369/htdocs/wp-content/plugins/gtranslate/gtranslate.php on line 645
Aditzak.com App

Aditzak.com App

Zeniezaguketen, ziezaizkizue, zintzakete, bagenizkizue….

Ideateca enpresarekin batera garatutako azken aplikazio honek euskal aditza jokatzeko aukera ematen du. Orain arte, Aditzak.com web atarian egin zitekeena, orain edozeinen mugikorretan egiteko aukera daukagu.

Aditzak.com aplikazioak modu erraz eta bizkor batean jokatzen du euskal aditz-laguntzailea.

Akabo zalantzak, buruhausteak eta aditz-taula nahasgarrietara jo beharra! Aditzak.com aplikazioa oso lagungarria izango zaie (besteak beste) ikasle, itzultzaile, idazle zein irakasleei, eta euskaldun guztiei oro har.

Aplikazio honi esker, segundo gutxi batzuk baino ez dituzu behar adizki zuzena aurkitu edo egiaztatzeko.

Oso erraza da erabiltzen: Hautatu modua (indikatiboa, ahalera, subjuntiboa, agintera), aldia (orain, lehen, baldintza), aditz mota (nor-nork, nor-nori-nork, etab.) eta pertsonak, eta berehala azalduko zaizu adizki egokia pantailan.

Euskara batuak dituen aditz guztiak arakatu nahi badituzu, edo aditzok erabiltzerakoan zailtasunen bat duzula igertzen baduzu eta hobetu zein egiaztatu nahi bazenuke, orain baduzu aukerarik! Jeitsizazu app-a zure smartphonean (Android zein iOS gailuetarako)

Goza ezazu euskaraz!

App Store: https://itunes.apple.com/co/app/aditzak.com/id593450445?mt=8
Play Store: https://play.google.com/store/apps/details?id=com.abarkatxo.aditzak