Warning: Declaration of gtrans::widget($args) should be compatible with WP_Widget::widget($args, $instance) in /homepages/22/d443440369/htdocs/wp-content/plugins/gtrans/gtrans.php on line 263

Warning: Declaration of GTranslate::widget($args) should be compatible with WP_Widget::widget($args, $instance) in /homepages/22/d443440369/htdocs/wp-content/plugins/gtranslate/gtranslate.php on line 645
ArduEtxe – Etxearen kontrola Arduinoren bitartez

ArduEtxe – Etxearen kontrola Arduinoren bitartez

Oraingoan, beste proiektu batekin natorkizue, labetik berriki ateratakoa: ArduEtxe proiektua.

Zertarako balio du ArduEtxe proiektuak? Etxeko gailuak kontrolatu eta etxeko egoerainterneten bitartez monitorizatzeko balio du, hala nola, tenperatura, hezetasun eta argitasun balioak.

Zer behar da garapenerako? Proiektua garatzeko, Arduino sistemak erabili dira, Xively “Internet of Things” plataformarekin batera. Horrez gain, beharrezkoak diren sentsore eta gailu elektronikoak erabili dira. (Interneterako sarbidea ere, noski)

Nork garatu dezake horrelako proiektu bat? Elektronika eta programatzeko jakintza minimo bat eskatzen badu ere, edonork garatzeko proiektua da.

Zertarako garatu horrelako proiektu bat? Egia esan, gaur egun badago hamaika gailu tenperatura, hezetasuna, zein dena delakoa jasotzen duenik. ArduEtxe bezalako proiektuek, gailu hauek nola funtzionatzen duten ulertzeko balio du, egin ahala ikasteko.

Dena dela, Arduinoren bitartez egin daitezkeen proiektuak milaka dira… saltseatzen hasteko garaia heldu da!

Hurrengora arte.