Warning: Declaration of gtrans::widget($args) should be compatible with WP_Widget::widget($args, $instance) in /homepages/22/d443440369/htdocs/wp-content/plugins/gtrans/gtrans.php on line 263

Warning: Declaration of GTranslate::widget($args) should be compatible with WP_Widget::widget($args, $instance) in /homepages/22/d443440369/htdocs/wp-content/plugins/gtranslate/gtranslate.php on line 645
Jertsei bati erantsitako sentsore eta argi sistema da JakaLed

Jertsei bati erantsitako sentsore eta argi sistema da JakaLed

Ez da denbora asko pasa, lehenengoz Arduino prozesadoreen berri izan nuenetik, are gutxiago, jantzietan erabiltzeko¬†LilyPad Arduino (http://lilypadarduino.org/) sistema elektronikoarekin topo egin nuenetik, baina ikusi nuenean, nik ere nire “jantzi elektroniko-sikodelikoa” garatu nahi nuela pentsatu nuen.

Horregatik, berriki garatutako JakaLed proiektua aurkeztera natortzue.

JakaLed proiektuak, baditu bere berezitasunak: inguruan dagoen tenperatura eta argitasuna jasotzen du, jertsei edo jaka horri josita dauden sentsoreen bitartez. Horrela, inguruan argitasun gutxi baldin badago, LED argitxo gehiago piztuko dira, eta alderantziz. Bestalde, tenperatura altua dagoela detektatzen badu, gorriz piztuko da LED argia eta hotz eginez gero, urdinez. Horrez gain, bozgorailu eta zunbagailuak ere baditu jantzian itsatsita eta soinuak atera ahala, zunbatu ere egiten du!

Hona hemen JakaLed-aren aurkezpen bideoa: