Warning: Declaration of gtrans::widget($args) should be compatible with WP_Widget::widget($args, $instance) in /homepages/22/d443440369/htdocs/wp-content/plugins/gtrans/gtrans.php on line 263

Warning: Declaration of GTranslate::widget($args) should be compatible with WP_Widget::widget($args, $instance) in /homepages/22/d443440369/htdocs/wp-content/plugins/gtranslate/gtranslate.php on line 645
ArduEtxe

ArduEtxe

ArduEtxe proiektuak edozein etxebizitzaren egoera sentsoreen bitartez monitorizatu eta kontrolatzeko balio du. Hau da, alde batetik, inguru horretako datu ezberdinak jasotzen ditu sentsore bidez, ondoren internetera bidaliaz, eta bestetik, ArduEtxe sistemara konektatuta dauden gailuak kontrolatu daitezke, edozein ordenagailu zein smartphonetik.

ArduEtxe-k jasotzen dituen datu guztiak, webgune honetan ikus daitezke: https://xively.com/feeds/944422089

ArduEtxe Sistemaren ezaugarriak:
  • Monitorizatutako datuak:Argitasuna, hezetasuna, tenperatura, konektatutako gailuak ( lanpara )
  • Materiala (HW):
    • Arduino UNO
    • Arduino Ethernet Shield
    • Sentsoreak, erresistentziak, LED, Ethernet kablea, errelea, lanpara, …
  • Materiala (SW eta WEB):
    • Arduino IDE kode garatzailea (hemen)
    • Xively, “Internet of Things” plataforma
Garapenerako pausuak:
  1. Zirkuitu elektronikoaren garapena
    1. Arduino UNO eta Arduino Ethernet Shield plaka elektronikoak, bata bestearen gainean muntatu.
    2. Sentsoreen zirkuitua muntatu eta Arduinoko sarreretara konektatu
      1. Hezetasun eta tenperatura sentsorea: DHT11 (wiki) – Arduinoaren A0 pin-era (sarrera)
      2. Argitasun sentsorea: GL5528 (datasheet) – Arduinoaren A2 pin-era (sarrera)
      3. LED argia – Arduinoaren 2. pin-era (irteera)
      4. Lanpara aktibatzen duen errelea JQC-3FF (datasheet) – Arduinoaren 3. pin-era (irteera)
      5. Korrontea daraman lanparako kablea zatitu, zuritu eta errelearen sarrerara konektatu
    3. RJ-45 Ethernet kablearen mutur bat Arduino Ethernet Shield plakara konektatu, eta bestea, interneterako sarrera duen router zein switch-era.
    4. USB kablearen mutur bat Arduino UNO plakara konektatu, eta bestea, Arduino IDE softwarea instalatuta daukazun ordenagailura.
  1. Kodearen garapena
    1. Arduino IDE kode garatzailea jeitsi eta instalatuta dagoenean, beharrezkoak diren liburutegiak jeitsi beharko dira eta IDE-a instalatuta dagoen karpeta barruko librariesazpi-karpeta barruan kopiatuko dira:
      1. Ethernet komunikaziorako liburutegia (Ethernet.h – defektuz instalatuta)
      2. SPI komunikaziorako liburutegia (SPI.h – defektuz instalatuta)
      3. HTTP komunikazioarako liburutegia (HttpClient.h – defektuz instalatuta)
      4. DHT hezetasun eta tenperatura irakurtzeko liburutegia (dht.hjeitsi)
      5. Xively plataformarekin komunikatzeko liburutegia (Xively.hjeitsi)
    2. Kodea bi zatitan garatuko da. Lehenengoa, muntaiaren ezarpenak zehazteko eta bigarrena, etengabean exekutatzen ibiliko den programa.
      1. Ezarpenen zatia (setup):
        1. Ethernet, SPI eta SerialPort-eko komunikazioak abiarazi
        2. Arduino plakarako sarrera eta irteerak zehaztu
      2. Exekuzio zatia (loop):
        1. Xively-ra konektatu eta LED eta LanpKontrol balioak jaso
          1. LanpKontrol balioa 2 bada – lanpara itzali
          2. LanpKontrol balioa 1 bada – lanpara piztu
          3. LanpKontrol balioa 0 bada – argitasunaren arabera piztu edo itzali
        2. Sentsoreen balioak jaso eta aldagaietan gorde
        3. Argitasunaren balioa oso txikia baldin bada, lanpara aktibatuko duen errelea zabaldu, bestela, lanpara desaktibatu.
        4. Jasotako datuak Xively-ra bidali
    3. Xively plataforman izena eman ondoren, Arduino sistemaren ezaugarriak ezarri eta monitorizatuko diren aldagaiak edo kanalak (channels) gehitu. (Gogoratu Xively Key eta FeedID-ak Arduino kodean ere zehaztu behar direla)
      1. Argitasuna – GL5528 sentsoreak jasotako argitasun balioak izango ditu
      2. Hezetasuna – DHT sentsoreak jasotako hezetasun balioak izango ditu
      3. LED – Zirkuituko LED argitasunaren balioak izango ditu
      4. LanpKontrol – Lanparako argia kontrolatzeko balioak izango ditu
      5. Lanpara – Lanpara piztuta badago, 1 balioa izango du eta itzalita badago 0
      6. Tenperatura – DHT sentsoreak jasotako tenperatura balioak izango digu

ArduEtxe-ek jasotzen dituen datu guztiak, webgune honetan ikus daitezke: https://xively.com/feeds/944422089

 

ArduEtxeko Arduinoaren kodea nahi izanez gero, jar zaitez nirekin kontaktuan.