Warning: Declaration of gtrans::widget($args) should be compatible with WP_Widget::widget($args, $instance) in /homepages/22/d443440369/htdocs/wp-content/plugins/gtrans/gtrans.php on line 263

Warning: Declaration of GTranslate::widget($args) should be compatible with WP_Widget::widget($args, $instance) in /homepages/22/d443440369/htdocs/wp-content/plugins/gtranslate/gtranslate.php on line 645
JakaLed

JakaLed

JakaLed, jaka edo jertsei bati jositako LED-argi eta sentsore jantzia da.

JakaLed, LilyPad Arduino (http://lilypadarduino.org/) sistema elektronikaren bitartez osatutako jaka interaktiboa da. Hauxe dira JakaLed-aren osagaiak:

  • Jakea edo jertsea
  • Litiozko bateria txikia
  • Metalezko artilea, zirkuituak osatzeko
  • Lilypad Arduino
    • Prozesadorea: elektronika osoa kontrolatzen du.
    • LED x5: argi zuria ematen dute.
    • LED RGB: koloretako argia ematen du.
    • Tenperatura eta argitasun sentsoreak.
    • Bozgorailu txikia
    • Zunbagailua

Alde batetik, inguruko argitasunaren arabera, argi gehiago edo gutxiago piztuko du, hau da, egunez ez da argirik piztuko, gauez, ordea, bai. Bestalde, tenperatura sentsore baten bidez, lar hotz zein bero garenean, zunbagailu baten bitartez adieraziko digu.

JakaLed moduko jantzien aplikazioetako bat, errepidean ibiltzen diren txirrindulariak ikustaraztea izan daiteke, besterik esatekotan, estetikoki norberari gustatzen zaizkion jantzi interaktiboak egitea litzateke! Egin ezazu zuk ere zurea!

JakaLed-ari dagokion kodea nahi izanez gero, jar zaitez kontaktuan!